XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sekretarioa.- (Asarre) Pharra egiten dezu, pharra?.

Ez da emen, ez, pharrerik!... Zirtziltzar ori!....

Zertarako agertu bear zuan orrek emen?....

Geyago ere bai: nere emaztearen gañean pretentsioak ditu....

Erakutsiko diot nik, Adela norena dan: arena ala nerea.

Alkatea.- Nik badet uste, legez, Adela oraindik ere aren emazte dala.

Bizi bait-da.

Sekretarioa.- Zer gero? Zu ere nere kontra?.

Alkate.- Zure kontra? Ez.

Legea nola dan esan det nik.

Sekretarioa.- Legea? Nik zure legeari txistu egiten diot....

Alkate firmak ez du balio, elizakoak baizik.

Alkate.- Ez dakit elizako firmak balioko duan tribunaletan....

Maisuak seguru asko, Erriko Etxeko paperetan dauka bere konphiantza.

An da Erriko Etxera joana, alegia, bere paperak berritu nai dituala, guztiak galduak bait-ditu.

Sekretarioa.- (Oso asarre) Paperak eskatzen dituala?....

Emango dizkiot nik paperak!... Bi ostiko emango dizkiot nik nunbait!.

Alkate.- (Legor) Yan Pierre, oroitu zaite, sekretarioak ez duala izan bear Erriko Etxean agintari, serbitzari baizik.

Alkatea da Erriko Etxean nagusi, eta ez sekretarioa....